Angel Erro.
JIRA

Lau liburu (III)

2020ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Hartu zientzia fikziozko ia edozein. Ez da arraroa izanen denboran zeharreko bidaia bat ekartzea, ohiko efektua baita (orainaren saihetsezinetik ihes egiteko). Uste baino zaharragoa, dena den. Unean uneko ahalmen narratiboekin aurrera eramanda, hori bai. Hor dugu, kasu, Efesoko Zazpi Lotien kondaira zaharra. Dezio enperadorearen garaian, erlijioa dela kausa, soldadu erromatarrek esetsi eta jazarrita, leize batean ezkutatu dira zazpi kristau gazte, bertan gaua pasatzeko asmoz. Soldaduek aurkitu, eta harri batez estali diete sarrera. Esnatzean 300 urte igaro dira. Jatekorik lortzeko asmoz, bat hirira menturatu da. Guztiz harritu da gurutze kristauez beteta aurkitzean Efeso. Hiritarrak ere guztiz harritu dira Dezio garaiko txanponekin ordaindu nahi duen gazte harekin. Istorioak, dena den, garapen eskasa du. Teodosio II.aren aurrean daramatzate esnatu berriak, anagnorisi azkar bat, eta zazpiak hiltzen dira santu hotsean.

Gure Virila Leireko abadeaz oroitu naiz, baina badira adibide gehiago: Japoniako Urashima Taroren istorio ederra, Alfontso X.ak cantiga batean jasotako Ero de Armenteira abadearen kasua... Guztiak 300 urtez lotan egondakoak. Ondoriozta dezakegu lehenagoko denbora makinak ez zirela zehatzegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.