Angel Erro.
JIRA

Ergofobia

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Ergofobiak ez du logika kartesiarrari izan ahal diogun beldurra adierazten, lanerako izua baizik. Definituta aurkitu dudan toki gehienetan lanera joateko beldur moduan agertzen da. Lana eta lekuz aldatzea gauza bera balira bezala. Maiz horrela izan da oraintsu arte. Telelanerako bitartekoak egon arren, pandemia batek behartu gaitu haiek gauzatzera. Ezinezkoa omen zena ez zen hain ezinezkoa. Dena den, etxetik lan egin ahal izateko aldarrikapenak, bestelako morrontzak ekarri arren (logistikoak, ekonomikoak, zaintzakoak: nork eta nola lan eginen du etxetik?), ez da panazea ere.

XIX. mendekoaren itxura ez duen lanetan aritzen garenok lana izan dugu gu ere langileak garela onartzen (amodioarekin ere antzekoa gertatu da). Gaur egun ere badago langileriaz (modu epikoan) hitz egitean langile izateko modu bakarrari erreferentzia egiten diola ematen duenik. Dudarik gabe, langilea zer den lausotzeak eragin negatiboa du langileen borrokan. Lausotze hori argi dago nori komeni zaion, ez da tolesgabea. Hobe geure burua langile identifikatzen ez badugu, hobe landunak pribilegioarekin lotzen baditugu.

Gaurko erronketako bat da, gauden egoeran nola egin etxean ere langileak izaten jarraitzen dugula gogoratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.