Angel Erro.
JIRA

Espazio publikoa

2020ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Nire inguruan gero eta gehiago jabetzen hasi dira nork bere autoa edukitzearen gehiegikeriaz. Holakoetan ez da lehenagotik jakin ez zenekien ezer, horri beste begirada batekin erreparatzean zaurgarri bilakatu arren. Europan auto bat, batez beste, denboraren %92 egoten da aparkaturik. Ibilian egoten den denboraren laurden bat joaten zaio aparkaleku bila. Izaten dituen bost eserlekuetan 1,5 lagun mugitzen ditu. Naturan duen inpaktuaz hitz egin gabe ere, ez du ematen, inondik inora, garraiobiderik eraginkorrena. Gutxinaka ohartzen hasi gara zenbat espazio publikoa eman diogun jabego pribatu zaratatsu horri. Atera nezake nik bospasei metro karratuko ohol bat kalera eta bi kotxeren artean lorategi bat edo egongelatxo bat antolatu haren gainean, inork txintik atera gabe? Ikaragarria da iraganeko argazkietan joan den mende hasierako gure hiriak ikustea oinezkoentzat, pertsonentzat, eginak. Orain salbuespen gara, eremu ez abegitsuan. Ematen du itxialdiak begiak irekiarazi dizkigula honetan. Hiri askok, ez nahi bezain hurbilekoak, espazioa itzuli diete hiritarrei. Alferrikakoa da garraiobidea hobetu gabe.

Tabernetako terrazek halaber egiten duten espazio publikoaren pribatizazioarena hurrengo baterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.