Angel Erro.
JIRA

Gazte errudunak

2020ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Atzokoan gazte adjektiboari, batez ere nominalizatzean, hunkigarritasunaren bidez ematen diogun indar errugabetzaileaz aritu nintzen. Joera hori, nondik datorren aztertu beharko litzatekeela, oso sustraituta dago gurean, esanen nuke atzerrian baino. Horregatik agian talka txikia egin du neure buruan euskaraz irakurri behar izan dudanean COVID-19aren berragerpenetan jende gaztea izaten ari den erantzukizunaz. Egia da, bestalde, gazte buruarinen topikoarekin ongi ezkontzen dela. Baina esanen nuke oro har barkakorrak garela gaztaroko bekatuokin. Helduentzat nostalgia mota bat izan daiteke hori. Gaizki eginak, ausarkeriak, aurpegiratzen zaizkie gazteei, baina dagoeneko horiek ezin egitearen talaiatik. Ulertu nahi ditugu geure gazteak. Guk ere nahi genukeelako konforme ez gaudela ikusarazi. Oraingoan, eritasunaren hedapenean egokitu zaien rol konplikatuan, gainera, norena da errua, lehiakortasun indibidualistan hezi baditugu eta orain bere interesak baino ikusten ez badituzte? Norena da errua erantzukizunez jokatzeko esan eta horren eredurik ikusten ez badute inon, predikuetan baizik? Azalpen ebolutiboa ere ematen ahal zaio hain larria eta erruduna iruditzen zaigun gazteen egoismo taldekoi horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.