Angel Erro.
JIRA

78aren defentsan

2020ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Epaimahai guztiek beren burua saritzen dute halako lehiaketa edo sariketa batean nork irabaziko duen erabakia hartzean. Publiko guztiek ere txaloa jotzen diote beren buruari (batez ere eskuzko omenaldia luzatzean), zeinen gustu ona duten erakutsi edo sarrerako prezioa zuritzeko ahaleginean. Modu berean, Espainiako gobernuburu ohiak beren buruaren defentsan atera dira Martin Villaren aldeko eskutitza sinatzean. 78ko erregimenaren zutarrietako bat (izan) den monarkiaren prestigioa amiltzen ari den honetan zailagoa dirudi saldu (nahi) izan diguten trantsizioaren bertsio eztituari eusteak, baina ahalegindu behar dute; azkenean, hortik heldu dira eta hortik heldu zaio presidente izan dituen sistemari zilegitasuna.

Mingarria gertatu zaie batzuei sinatzaileen artean Zapatero ikustea (Ibarretxe bezala, kargua uztean lehiakide izandakoek maitatzen hasitakoa). Berak abian jarritako Memoria Historikoaren mugak eta kontraesanak agerrarazi ditu argien. Ez du hainbeste harritu CCOO eta UGT sindikatuen buruek ere frankismo garaiko sindikatu bertikalaren idazkari nagusia izandakoaren alde eta, pentsatzekoa da, martxoaren 3an hildako langileen (hilketarekin justizia egitearen) aurka sinatu izanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.