Angel Erro.
JIRA

Indultuak

2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Hiru urteko atzerapenarekin bidegabekeria zuzentzeko indultuak? Estatuaren aurrekontuak negoziatzen hasteko indultuak? Kataluniako gatazka bideratzeko eta hasmentako laukira leheneratzeko indultuak? Nahiz eta horretarako makina birbobinatzaileak ez gintuen atzerago, gutxienez hamar urte atzerago, eraman beharko? Espainiako eskuina eta ultraeskuina aztoratzeko indultuak? Quim Torraren sententziarenak eztitzeko indultuak?

Entzun ditut graziazko neurriaren egokiera politikoa kritikatzen duten zenbait iritzi, zera ahaztuta ere, indultua berez tresna politikoa dela eta izan dela beti. Beste kontu bat da haren (gehiegizko) erabilpena sistema politikoaren edo judizialaren kalitatearen neurgailua ere badela. Logikaz.

Proces delakoa ere —hau ere diskutitu egiten da eta harridura eragiten du zenbaitengan— kontu politiko bat da eta izan da beti. Berez, indultuak, iritsiko balira, berandu badatoz ere, konpontxoa delako susmopean ere, zerbaiten irtenbidea izan ala ez, edo irtenbide horren abiapuntua ala segida, notizia ona dira, arazoa inoiz utzi behar gabeko esfera politikora itzultzen duten neurrian.

Auzi politikoa inoiz judizializatu behar ez zutelako aitortza hartu nahiko nuke nire inozoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.