Angel Erro.
JIRA

Analogiaz

2020ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Analogiaz jarduten dugu askotan. Analogiaz deitzen diogu soja esnea lekale horretatik sortutako edariari eta oro har edozein likido zuriri, nahiz eta aspaldian erabaki zen esnearen etiketapean bakarrik sal daitekeela animalion ugatz guruinetatik jariotakoa.

Ez da gauza bera gertatu, haragi industriaren presioa esnekien ekoizleena beste izanda ere, hanburgesekin. Europar Parlamentuak ebatzi berri du, Nekazaritza Politika Bateratuaren arautegiaren xedapenetako batean, haragirik eduki ez arren, hanburgesa, saltxitxa edo ziztor begetarianoei jarraitu ahal zaiela hanburgesa, saltxitxa edo ziztor deitzen.

Kasu honetan bai nagusitu da analogia, forma edukiari gailenduta, eta bazkalaurreko eztabaida aspergarriren bat moztu ere bai, ematen baitu orojale batzuk sumindu egiten direla jan-edanetatik haragizkoak (edo animalietako produktuak) kendu dituztenekin, horrek beren haragijaletasunean irainduko balitu bezala, bestearen erabakiak beraiek beheratuko balitu bezala, eta horregatik saiatzen direla haragikien izenak ere erauzten barazkijaleei, izena eta izana bat datozelako ezinbestean, edo tradiziotik datorkigun hitz bat eraldatu ezin dugulako jasotzaileok.

Jarrera honen analogia argi zenbait bururatzen zaizkit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.