Angel Erro.
JIRA

Ikas hizkuntza

2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Sinetsita daude, nonbait, eskoletako komunikazio hizkuntza edo, bestela esan, ikas hizkuntza edo, gaztelaniaz esaten zaionez, lengua vehicular delakoa hizkuntza hegemonikoaren sinonimoa dela, berez, gure kasuan, kontrakoa delarik, eta beste hizkuntza guztiak (kasu honetan, gaztelania indargabea) desagertzera, ezabatzera, deuseztatzera eramaten duela.

Hala dabil Espainia aldean Alderdi Popularra eta oro har espainiar eskuina, Zelaa ministroa hispanofobotzat jota, eta hala dabil, gertuago, UPN bera, gaztelania hezkuntzako komunikazio hizkuntza izatearen aldeko mozioa aurkeztu duena Nafarroako Parlamentuan, dagoeneko ez balitz bezala, Nafarroan gaztelaniaz ikasterik ez balego bezala, edo beraiek eredu elebiduna (elebiduna, bai, baina ingelesa ikas hizkuntza) bultzatu dutela, euskal ereduen kontra bultzatu ere, ahaztu balute bezala.

Nola azalduko zaio goi-goian dagoenari bera ez dela biktima? Nola konbentzituko zaio erdaldun elebakarrari bere hizkuntza ez dagoela arriskuan, ezta munduaren parte txikitxo batean guztiz debekatuko balute ere, eta hori ez da inondik inora gertatzen ari dena? Nork ikusaraziko dio (500 milioitik gora hiztuneko) hizkuntza ahaltsu baten alde egiteak ez duela ezer heroikotik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.