Angel Erro.
JIRA

Tabernak bai

2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Epaileek osasun adituak dituzte ondoan, pandemiaren garapenari begira, erabakiak hartzeko? Osasun publikoaren eta nork bere negozioa irekita edukitzearen ondasun juridikoen artean lehentasuna zeinek duen erabakitzeko orduan jakin beharko genuke zer tresna erabiltzen duten? Unean uneari egokitutako tresna azkar eta malguagoak nork dauzka? Honetan hanka sartzeko aukeraren aurrean zer eginda ateratzen gara gehiago galduta? Ostalaritza atzera irekitzeko erabakia kaltegarri suertatuko balitz, epaileek dimisioa emanen lukete edo norbaitek kargugabetuko lituzke?

Zergatik hitz egiten dugu ostalaritzaz orokorrean, eta ez lokalean lokaleko baldintzez? Berdin da leihorik gabeko tabernazuloa eta ongi haizeberritutakoa edo terraza bat? Ostalari elkarteek ez zuten indarra beste nonbait bildu eta gobernuen diru-laguntzak exijitu, beharbada auzitegietan ere?

Zer dugu denok ostalaritzarekin? Zergatik denok gabiltza guztia ala ezer ez eskaka? Zergatik erakartzen ditu ostalaritzak foku gehienak? Zuek ere sumatzen zenuten hain garrantzitsua zela gure bizitzetan, gure ekonomian, geure iruditeria sinbolikoan? Europa, batez ere hegoaldean, oporgune erraldoi bihurtzen ari delako ideia barneratu dugu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.