Angel Erro.
JIRA

Itzultzailearena

2021eko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Bazterrak harrotu ditu, Herbehereetan lehenago, orain gutxi Katalunian ere, Amanda Gorman poetaren nederlanderazko itzultzailea eta katalanezkoa, hurrenez hurren, atzera bota izanak, kasuren batean lana eginda eta entregatuta zuenean ere, ez baitute itzulitako egilearekin bat egiten arrazari dagokionez (herbeheretarraren kasuan) eta arrazari eta generoari dagokionez (katalanarenean). Ez dut argi poetaren gaztetasuna ere eskatu zaion batari edo besteari.

Amanda Gorman poeta neska beltz gazte bat da. Modu ikusgarrian janzten da. Joe Bidenen kargu hartzearen zeremonian beroki hori eder bat jantzita errezitatu zuen olerki bat, buruz ikasia. Nola moldatzen eta nola mugitzen den ikusita, zer ordezkatzen duen ere ohartuta, etorkizuneko poesiaren esperantza dela aldarrikatzen dute askok, bere ezer irakurri (edo entzun) beharrik gabe. Ohituta gaude horretara egileekin. Zer baino nor edo nola omen da, gero eta maizago, literarioki ongi kokatzeko giltza. Amanda Gormanen defendatzaile sutsuenek ere ez dute ematen haren obraz dihardutenik alde mintzatzean.

Ohituta gaude horretara. Itzultzaileena berri da. Itzulgaia ahalik eta leialen berritu gabe, egilea bera beharko dute orain mimetizatu, horixe baita artelana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.