Angel Erro.
JIRA

Borondatezkoa

2021eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Egia da etxeratze agindu borondatezkoa proposatu duela IƱigo Urkulluk? Hainbat egunkaritako edizio digitaletan irakurri dut, baina gero ez dut Labik onartutako neurrien artean aurkitu, aitortu behar badut ere arakatze intentsiboa ez dudala egin, nire lurraldeko arauekin nahasiko ez badut. Nik susmoa dut ezetz. Ni bezalako iritzi-emaile lanpetuegiei jarritako tranpa baino ez dela. Mundu guztiak ongi dakienez, zutabegileok oximoron eta paradoxek halabeharrez erakarrita sentitzen garela, sitsa argiak nola, geure galgarriaz ohartzeke.

Nola izan daiteke agindu bat (hitzak berak adierazten du euskara argian: etxeratze agindua) borondatezkoa? Jende askok galdetu bezala, orain arte behartuta zeuden EAEtarrak gau osoa kalean ematera, etxera joan gabe?

Pandemiak zerbait irakatsi badigu, beste gauza askoren artean, da, edo izan behar luke, jendeak muturrera eraman ohi duela ematen zaion askatasuna, maiz bere buruaren kalterako bada ere. Beti egonen da iradokizunak jarraituko dituenik, baina hala egiten ez dutenek, gutxi batzuk izan arren, gehiengoaren ahalegina zaputz dezakete.

Eskertzekoa litzateke administrazioak lan eginen balu guztien onaren alde, esfortzua zuzentasunez banatuta. Beti, ez bakarrik honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.