Angel Erro.
JIRA

Katalan zuzenbidea

2021eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Badakit gauzek ez dutela horrela funtzionatzen, unibertsoak ez duela nik ez dakit zer lor dezadan konspiratzen, baina Carles Puigdemont presidente ohiaren atxiloketaren berri izan eta ezin diot pentsatzeari utzi neurri batean gertatu dela katalana ikasten jarrai dezadan, utzixea bainuen azkenaldian, eta karreran nazioarteko zuzenbideaz ikasitakoa freskaberritu dezadan. Hala ez bada ere, eragin (positibo) horiek izan ditu, txarrenari ere alde ona ikustearren.

Berehala hasi zait berriro, aspaldian ez bezala, katalanezko mezuez betetzen timeline-a; eta uste baino esfortzu gutxiagorekin uler ditzaket. Gehiago kostatzen ari zait nazioarteko zuzenbidearekin egunera jartzea. Hainbeste dago, gainera, irakurtzeko, eta hain kontraesankorra. Koldo Perera izeneko jurista batek zerbait esan arte egoten naiz orokorrean, beti aurkitzen duelako modua Kataluniako gehiengoaren ordezkarien kontrako errebeskada judiziala harrigarriki prozesu katalanaren alde nola bihurtuko den, legearekin ongi argudiatuta. Batzuetan asmatzen du.

Ondorioa atera dut luze joko duela eta gorabehera asko egonen direla, azkenean, egunen batean, konponbide batera iritsi aurretik, edo ez. Guztiak hurrengo fase baten atarikoa ematen baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.