Angel Erro.
JIRA

Bilboko hiltzailea

2022ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
«Ez zara Bilboko hiltzailea izanen?», galdetu diot, ez aplikazioan, etxera iritsitakoan baizik. Ez da guztiz txantxazko galdera, nahiz eta nik burlaize tonuan bota. Ez diot inori, badaezpada, aholkatzen hasi diren moduan, sexu hitzorduaren berri eman. Nire bikote harremanaren irekitasun paktua isiltasunean dago oinarrituta, baina baita bizirik irautean ere. Hortik nire kezka, ez originalegia, antza.

Mutikoa gaitzitu bide da (horrek sinpatikoago bihurtu du nire begien aurrean, nahiz eta berari ezin orain adierazi) halako kontu bat txantxetan hartzeagatik. Berez ados nagoen erretolikari ekin ez ekin dabilela sumatu uste diot, baina azkenean «ez dago zer eginik» batekin laburtu du hedabideek kasua nola tratatu duten, isil-gordeka hasiera batean, hildakoek ongi merezita balute bezala, sexua «horrela» bilatzeagatik; betiko morbo hobengarriarekin gero. Dagoeneko damututa nago gaia atera izanaz, gure artean gertatu behar zenari halako hodei beltz bat ekarri baitio.

«Bilboko hiltzailea izatearen sospetxosoa polizian entregatu da, gainera», bota du berak, agian giroa arindu nahian.

«Entregatu zara?».

«Bai», erantzun dit, nire atzean ez dakit komuneko ala kaleko ateari zeharka begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.