Angel Erro.
JIRA

Bihotz geldiarazlea

2022ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Streaming bidezko bideo plataformak ongi ezagutzen nau eta Heartstopper telesail britaniarra ikusteko iradoki dit. Nerabeen arteko maitasun erromantikoek bereziki hunkitzen ez nauten arren, honekin salbuespena egin behar izan dut, seguruenik nerabezaroko nire gabezia sentimentalen kausaz. Labur esanda, hunkitu nau, ez bihotza geldiarazteraino (esaterako, emozioa bideratzeko erabiltzen dituen tranpatxoak identifikatu ditut, nahiz eta oro har ongi dakien ikusleen espektatibak apurtzen), baina bai bigarren nerabezaro bat bizitzea desiratzeraino, baita orain dakidan guztirik gabe izan beharko balu ere, hainbeste aldatu dira, onerako gehienetan, nerabe gay baten perspektiba sentimentalak. Horren ordez, kontsolatu behar izan dut telesailarekin eta hark eskaini didan atzera begirako autorrealizazio bikario harekin.

Antzekoa gertatu zait, gaitik gehiegi atera gabe, Jake Daniels futbolariak egin duen armairutik ateratze publikoarekin. Hunkitu nau —sentibera nago—. Eta ni neu ere armairutik ateratzeko gogoa piztu dit. Baina horretarako ere beranduegi nabil. Gainera, meritu gutxi, aukeratu nuen ogibidean bitxia kontrakoa litzateke ia.

Oraindik borrokatu beharrekoak ez digu ahantzarazi behar egindako bide ez laburra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.