Angel Erro.
JIRA

Etxepean

2022ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Aspaldian ez diot Patxi Huarte Zaldieroa-ri #etxepean traolapean sailkatzen dituen eta Twitterren biltzen dituen kalean entzundako bitxikeria berririk irakurri. Haren auzo berean entzun dut nik sailkapen horretan edo antzeko batean sar litekeen pare bat solasalditxo.

«Egun on» batekin agurtu dute elkar bi magrebtar ez gazte ez zaharrek. Eta, jarraian, elkarrizketa beren hizkuntzan segitu dute. ETB2ko Teleberri albiste saioaren aurkezleek bezala jardun dute, beraz. Hemengo askok ere ez dute, euskaldunak izanik ere, askoz gehiago egiten, elkar agurtzeaz gain, euskaraz.

Hori baino egun batzuk lehenago, Oinutsen kaleko igogailu parean mutil hegoamerikar ez gazte ez zaharrak bere familiako edo adiskide bisitariak ziruditen zenbait laguni azaltzen zien harresietatik oso bista ona zegoela eta hor behetik igotzen zirela zezenak sanferminetan (bi etapatan, gauez Gasaren Eskortetatik Santo Domingoko zezendegira arte, hurrengo egunean goizez hortik plazaraino). Hemengo askok emanen genituzkeen azalpen astun berak eskainiz lagun kanpotar ez interesatuegi ez gizagabeei.

Pentsatu dut gurean atzerritar askok konplitu dutela. Maiz ez dugu guk modu berean jokatzen haiekin. Demagun eskoletako segregazioa dudala buruan. Besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.