Angel Erro.
JIRA

Margotzailea

2022ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Ez dut denbora handirik gaurkoa idazteko. Goizean etorri zaigu aseguruko pintorea, hezetasun batzuek hondatutako kolorea hormei itzultzera. Izugarrizko usaina dago etxean, buruko mina eragin eta ezin kontzentratzerainokoa. Margotzailea ondoko gelan zebilen bitartean, gainera, ordenagailuaren aurrean lan egitearena egin (guztia kontrolatu nahi duen bizilaguna ez emateko), baina ez dut lerrorik ere idatzi. Oraindik ez du amaitu, baina beheko kafetegira sandwich bat jatera joan da, pintura lehortzen den bitartean, azken ukituak eman eta abiatu aurretik. Ordenagailua lan tresna erabiltzeko aprobetxatu dut nik orduan. Ez dakit zenbat denbora dudan. Gairik ere ez dut, disolbatzaileen emanazioek inspirazioa eten didate eta zentzumenak gotortu. Erlojuaren kontra aritzearen irudipenak ere ez du laguntzen. Beharbada hori da —pentsatu dut zutabegai posible bati hari-haritik helduta— larridura klimatikoan ere geldi-geldirik gaituena: denbora falta eta intoxikatzerainoko kutsadura. Poetiko jarrita, hormako zartatuak estaltzera, berritasun sentsazioa eskaintzera, heldu den margotzaile sinpatikoak eragiten digun lilura ere metafora bat izan zitekeen.

Ez da oraindik itzuli. Agian jateko zerbait eskaini behar nion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.