JIRA

Sinesgaitzak

Angel Erro.
2022ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Nago politikariengandik, telebistako kazetariengandik edo batek daki zer delitugile klaserengandik ikasi dugula esaten ditugunak guztiz ez sinesten (edo sinesten ez ditugunak esaten), galeriarentzat jarduten. Gure defentsan esan dezakegu ondokoa baino gehiago geure burua engainatzea izan dezakegula xedea, halako pentsamendu magikoz hitzez esandakoa egiazko bihurtu nahia.

Mundu guztiak egiten omen du, zergatik ez guk ere? Aldaketa edo larritasun klimatikoaren inguruan esanak esan, orain ditugun bezalako beroaldi zikliko gehiegizkoen aurrean baino ez gara gure adierazpen, gure argudio eta gure kezkak sinesten ari. Beraz, Change.org-en sinatutakoa benazkoa ote? Gauza bera Errusiako gasarekiko menpekotasunaz gure agintariak esaten ibili direnarekin. Mehatxuak mehatxu eta zigor ekonomikoak zigor, gure (alegia, Europaren) egitasmoa zena, Errusiari gasa erosteari uztearena, haize puxika bat baino funts gutxiagoko erretorika zen, orain beldurrez baikara Errusiak bere buruari ez ote dizkion aplikatuko guk agindutako zigor horiek.

Plano txikian ere, erabaki txarrek eta norabiderik gabeko kudeaketak nire herriko alkateari faktura pasaraziko diola barra-barra esan, baina azkenean sinetsiko ez bagenu bezala aritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.