Angel Erro.
JIRA

Valladolidetik...

2023ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Konexio bitxiagoak izanen dira munduan. Gaztela eta Leongo Gobernuko presidenteordeak iragarri du erkidegoan umekiaren lau dimentsioko ekografia erakutsi eta haren bihotzaren taupadak entzunarazi eginen dizkietela abortatu nahi duten amei. Ez dago argi gobernukidea den alderdi popularrak atzera eginaraziko dion.

Beharbada baten bat ez da oroituko, baina neurri hori ez da berria, 2013an gauza bera UPNk proposatu zuen, zaharrenek gogoratuko dutenez; Carlos Salvador diputatuak egin zuen Espainiako Legebiltzarrean. Navarra Suma baino lehenagoko garaiak ziren, eta Vox bera sortu baino lehenagokoa. Zenbat gauza gertatu diren hamarkada bakarrean, eta zenbat gauzak segitzen duen berez bere horretan. Esan nahi dut ez genuela eskuin muturreko alderdi orlegirik behar ideiarik atzerakoienak bertatik bertara izateko.

Hurrengo hauteskundeetan Navarra Suma ondorengo UPN aurkeztuko da eta, jolastoki politikoa zenbat aldatu den (eta zenbat segitzen duen berez bere horretan), bada moderatu itxura eman ahal duela uste duenik, are (izarrak lerrokatuko balira) nafar sozialistak itun batera erakartzeraino. Mundu guztiak dio ezetz, ez dela posible, baina... Mañeru.

(Bihar jarraituko)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.