Nahasmena eragin du 'Filomena' denboraleak Madrilen

Barajasko aireportua itxita egon da asteburuan, <em>Filomena</em> denboralea dela eta.
Barajasko aireportua itxita egon da asteburuan, Filomena denboralea dela eta. FERNANDO VILLAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Marta Maroto -

2021eko urtarrilak 12

Igande eguerdian, oraindik bazirudien Madrilen ibiltzeko modurik errazena eskiak hartuta zela. Elurrezko panpinek zaintzen zituzten bazterrak, eroritako zuhaitzak bideetatik baztertu zituzten, baina metro erdiko elurra pilatuta zegoen zenbait tokitan. Erdiguneko hainbat tokitan terrazak zabaltzen hasiak ziren arren, beste askotan itxita zeuden oraindik ere, eta Madrilgo zenbait herritarrek elurrez egindako blokeen gainean jartzen zuten bermuta.

Atzo, Gran Via bere onera etortzen hasia zen. Sare sozialetan, txantxak ziren nagusi: baten bati otu zitzaion hainbat txakur elkartu eta Hortaleza auzoa leran gurutzatzea; beste batzuek, goitik behera prestatuta, muino zurietan snowboard taularekin surf egiten aritu ziren. Oinezkoak ziren kaleen jaun eta jabe; norbaitek musika jarri zuen, eta Puerta del Sol plaza dantzaleku bilakatu zen.

Filomena-k kolpetik itxi zuen hiriburua, koronabirusak berak baino indar handiagoarekin. Erkidegoko presidenteak, Isabel Diaz Ayusok, ez zuen ezer esan denboraleari buruz. Hala esan zuen telebistan: «Momentu honetan, instituzioek gainezka egin dute». Errepideak moztu egin zituzten, Barajasko aireportua itxi egin zuten, eta metroa soilik ibili zen gauean. Lau geltoki lo egiteko aterperik ez zuten pertsonentzako babesleku bilakatu zituzten.

Hurrengo egunean, Madrilgo alkate Jose Luis Martinez-Almeidak aitortu zuenean hiria hondamendi eremu izendatzea proposatzeko asmoa zuela, erkidegoko agintariek eskatu zieten elurraz gozatzera irten zirenei hartzeko eskura zuten edozer, eta bideak garbitzeko: palak, erratzak, ontziak... Almeidak, hain zuzen, gatza jasotzeko guneak ezarri zituen, erorikorik izan ez zedin.

Denboralearen lehen egunean, kolapsatutako errepideetan harrapatutako ehunka ibilgailu erreskatatu behar izan zituzten, eta pertsona asko erregairik gabe geratu ziren, auto barruko berogailuak piztuta izateko. Irudi batek piztu zuen batez ere eztabaida: bertan, Majadahondako merkataritza gune bateko langileak lurrean lotan agertzen ziren. Langileak denboraleak harrapatuta geratu ziren, zuzendaritzak ez zielako lehenago ixteko baimenik eman.

Udalerri horretan bertan, Canal Isabel II.a enpresako langile batzuen autoa harrapatuta geratu zen bide bazterrean, etxerako bidean zeudela. Ostiraletik, enpresa horretako ehun langiletik gora hainbat ur araztegitan harrapatuta egon dira, eta lankideek utzitako janariarekin igaro dituzte egunak.

Ospitaleetan, pandemiaren hirugarren olatuaren erdian, nahasmena eta guztia berriz antolatzeko beharra izan dira nagusi. La Paz erietxeak gimnasioa prestatu behar izan zuen langileek bertan lo egin zezaten, eta Gregorio Marañonek COVID-19 duten gaixoentzat prestatutako hotel medikalizatua zabaldu zien etxera joan ezin zuten langileei. Igande gauean zabaldu zituzten erietxeetarako bide guztiak.

Parlako erietxean, denboralerako hobekien prestatutako osasun langileek orduak egin zituzten oinez, lankideei txandak egin ahal izateko; hala ere, askok bi eta hiru txanda ere egin behar izan zituzten jarraian. Errepideak moztuta zeudenez, erkidegoko pandemietarako Isabel Zendal erietxe berria bakartuta geratu zen ia asteburu osoan.

Eta kaleetan, herritarrak lanean aritu ziren, palak eskuetan hartuta. Larrialdi zerbitzuak ere gainezka eginda zeuden, eta Telegram kanalaren bidez egindako deialdiari esker, erkidego horretan oso ohikoak ez diren lur orotako ibilgailuak zituzten herritarrak antolatu egin ziren, erietxera iristeko premia zuten gaixoei eta lanera joan behar zuten osasun langileei laguntzeko.

Gaua gerturatu ahala, Gabonetako argiak pizten dira, eta haiek gogorarazten dute erdigunetik hogei kilometro eskasera, Cañada Realen, ehunka familiak ehun egun baino gehiago daramatzatela argindarrik gabe, Madrilek mende erdian izan duen denborale handienaren erdian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Kataluniako Auzitegi Nagusiak bozen atzeratzea indargabetu du

Gorka Berasategi Otamendi

Erabakia behin-behinekoa da. Otsailaren 14ko hauteskunde prozesua indarrean da berriz
Giuseppe Conte, gaur, Senatuan, konfiantza mozioaren aurretik hizketan. ©FRANCESCO FOTIA / EFE

Contek agintean jarraituko du

Ander Perez Zala

Italiako lehen ministroak Senatuaren babesa ere jaso du, baina koalizioak gutxiengoan gobernatu beharko du. Krisi politikoak gobernua moldatzea eragingo du, egungo indar oreka islatzeko.

Trumpen ateraldi xelebreak

Trumpek lau urteko agintaldian egindako hamaika ateraldi

Berria

Donald Trumpek gaur egingo du azken eguna AEBetako presidente gisa, eta 2017. urtean kargua hartu zuenetik izan dituen hainbat momentu xelebre bildu ditu BERRIAk. 

Aleksei Navalni Errusiako oposizioko kidea atxilotuta, atzo, Moskun. ©SERGEI ILNITSKY / EFE

Atxiloaldi prebentiboa ezarri diote Navalniri, Errusiara itzuli orduko

Julen Aperribai

Hilabetez preso egon beharko du, auzitegien aginduei entzungor egiteagatik. Mendebaldetik gogor salatu dute atxiloketa, eta Moskuk adierazi du kritiken xedea «arreta desbideratzea» dela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna