Angel Erro.
JIRA

Beranduegi

2019ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Francisco Francoren hondakinak orain 44 urte sartutako ohorezko mausoleotik atera eta ia estatu hileta bihurtu zen. Ministro baten presentzia (antza erresumako notario gorenarena egiten, behar handirik gabe, nik uste), zuzeneko emanaldia telebistetan, zuzeneko konexioak, hor bildutako frankisten elkarretaratze eta aldarrikapenak batere erreprimitu ez izana (zein aldea polizia «bere lana» egiten ikusi izan dugun adibide hurbilekiko!), Antonio Tejero (benetako) kolpista hilerri berriraino pasatzen utzi izana horretarako akreditaziorik ez bazuen ere.

Halako lekualdatze batean nagusi behar zuen irudiaz oso bestelakoa ematen ari da. Batek esanen luke Franco familia arduratu dela xehetasun guztiez, eta ez Lege Historikoa xede duen ezkerreko gobernu bat. Ehem. Etekin elektorala atera nahian propaganda beste nonbaitera lerratu da. Frankismoaren iraupenaren konstatazio grafikora. Espainiar estatuak, kontrako asmoa eduki arren, saihestu ezinen balu bezala, barneko muin faxista agerraraztea. Beranduegi zen atzo. El País-ek zioen Espainiak amaiera eman diola diktaduraren azken ikur handiari. Usteaz beste, lehen urratsa litzateke honako hau. Lan handia legoke aurretik, beranduegi hasia. Horri lotu nahi baliote. Ez dut uste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.