Angel Erro.
JIRA

Maroto Venezuelan

2019ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Bideo labur batean ikusi dut Javier Maroto Venezuelako Asanblea Nazionalean. Aspergarria oso izan behar du Segoviako Sotosalboseko eguneroko bizitzak. Eroso ikusi dut (benetako kosmopoliten dohaina) bertako oholtzatik mintzo. Iskanbila nola sortu irakastera joanen zen, hemen urteetan ikasi eta praktikan jarritakoaren bidetik. «Gorrotoa irakur dezakegu haien aurpegietan», esan du chavistei buruz, beraiei begira baina hirugarren pertsonan. «Haien oihu bakoitza duintasun-eza da, haiek ordezkatu behar ez duten herri batena». Sic. Juan Guaidori presidente deitu dio. Jakin-mina piztu dit bira zabalagoa egiteko asmoa duen, Latin American Diplomatic Tour, eta hurrengo geldialdia Bolivia ote den, Janine Añezi ere presidente deitzeko. Gauza segurua da, berak bere burua oso ausartzat duen arren, ez duela ahotsa goratuko ez inor hatzaz erakutsiko gertatzen ari diren bidegabekeriak salatzeko. Txilen, esaterako, Carolina Muñoz emakumea desagertuta dago, beste hainbat manifestari bezala, eta, poliziak atxilotu izana ukatu arren, bideoak agertu dira non ikusten den nola sartzen duten poliziek furgoi batera. Hor Marotok ez du duintasun-ezik «irakurtzen». Tira, Europako gobernuek ere ez. Astoa nolako, zamukak halako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.