Angel Erro.
JIRA

Ezkerrekoagoa

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Egunero eta ezkerrekoagoa sentitzen naiz, esanez harritu nau bikotekideak. Ez diot pozbidea erakutsi, gure harremana ez baita solas politikoetan oinarritzen, baina harrotu naiz. Hau da komeni zaidan gizona. Ez nuke, hainbeste bezala, urteekin eskuindartuko zen norbaitekin egon nahi, bizitza erosoagoa eskuratu ahala. Bera da, aspaldian, Amazonen ezer erostea debekatu edo (derragun xuabeago) desaholkatu zidana. Ni ezkertiar teorikoagoa naiz; bera praktikoa eta, hortaz, koherenteagoa, noski. Teorikook salbuespenak erraz onartzen dizkiogu geure buruari, guilty pleasure izenpean edo erabilpen ironikoaren desenkusarekin. Amazonekin duen herra, gutxienez, kutsatu dit. Ni baino ezkertiarragoak (omen) diren lagunei orain erretolika botatzen diet, horren harira. Ez didate kontra egiten, baina hain da erosoa: erosketa etxean. Batzuk bezero premium eta guzti omen dira. Ez dute arrandiaz aitortzen, baina Borat 2 ikusi dute pirateatu gabe.

Anne Hidalgo Parisko alkatea bezalako aliatuak atera zaizkit. Herritarrei eskatu die Amazonen ez eta betiko dendetan erosteko. ERTEak ordaintzea ahalbidetzen duten enpresa txiki kotizatzaileetan. Amazonek eskolei emaitzak eskaini arren, zerbitzu publikoen bermea ez dator hortik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.