Angel Erro.
JIRA

Praka berriak

2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Gorroto diot arropa erostera joateari. Atzeratzen noan eginkizuna izaten da. Betebehar sozial batek, armairuaren soilketak edo bikotekideak behartu arte, gogor egiten diot denda batera sartzeari. Arlo horretan nagusitzen da heteronormatibotasuna nigan. Beste norbaiti arropa denda batera laguntzea eraman dezaket. Eta, hor nagoela, zerbait apetan hartu eta apika erosi ere bai. Baina arropa erostera joateko plan berariazkoa ezinago maldan gora egiten zait.

Saiatu naiz ulertzen zergatik. Iazko tailari eutsi ez diodalako egia mingarriari aurrez aurre begiratzeko uneari diodan beldurra izan daiteke. Lodiok joan-etorri franko egin behar izaten dugu ongi ematen digun janzkia topatu arte. Maiz gure gustu estetikoekin guztiz bat etortzen ez bada ere. Izan daiteke funtsean zikoitza naizelako (interesatzen ez zaizkidan gauzetan) eta, hilabete hasieran bagaude ere, neure buruari bestelako kapritxoak eman nahiago dudala. Horrek, gainera, maiz kontzientzia txarrera bulkatzen nau, arropan gastu handiegia ez egiten saiatuta saltoki handi eta merke horietan amaitzen dudalako, non arropa laidogarriro merkea aurki daitekeen, zekenaren poza lan esplotazio agerikoak zapuztuta.

Nire gizonak gaur amaitzen den ultimatuma jarri dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.