Angel Erro.
JIRA

Pandora

2021eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Telebistan Pandora Papers izeneko esklusibaren berri ematen ari dira eta ondoko bi lagunetako batek besteari «baina hori ilegala da?» galdetu dio, eskandaluaz eskandalizatuta. Hainbat izen aterako dira kutxa horretatik, aletzen joanen dira, kazetarien lana delako ahalik eta egunkari gehien saltzea. Beren lana egiten ari dira.

Benetan harrigarriaez da hori, baizik eta kapitalen ihes edo zerga saiheste hauek zergatik ikertzen eta salatzen dituzten, masiboki, kazetariek, eta ez horren ardura duten erakunde fiskalek. Horrek lagunduko luke nire ondoko bi lagunek delitutzat hartzea guztiok ordaindu beharreko zergak saihestea. Seguruenik pentsatuko baitute horrelako tranpatxoak egitea edo egiten saiatzea ia aberatsen betebeharra dela; haiek bai suertedunak, denok egin nahiko genukeen hori egitea baitute. Baina, zoritxarrez, ogasunari itzuri ezin diogunok, kopuru txikien ekarpena baino egiten ez dugunok, guk, ihesbiderik ez.

Sentsazio horretara bulkatzen gaituzte, eta ez da kontu errugabea, fiskalitatearen begiraleek. Zergak ordaintzea baliabiderik gabekoen ardura baino ez dela pentsatzeari utz diezaiogun nahi badute, horrelako notiziak kazetariek baino lehenago harrapatzen asmatu beharko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.