Angel Erro.
JIRA

Boikota

2022ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Batere meriturik gabeko boikota egiten ari natzaio Qatarko Munduko Futbol Txapelketari. Batere meriturik gabe, ez naizelako futbolzalea. Izan ere, berez ezin zaio boikota deitu ere, edozein modutan partidarik ikusteko aukera gutxi, zerotik oso-oso hurbil, zegoen heinean. Esfortzua eskatu behar du boikot batek. Nor bere printzipioak defendatzeko tenorean ez baldin badago sakrifizio txikiena ere bere gain hartzeko prest, hura beste kontu bat da. Posturakeria hutsa.

Horrelako zerbait gertatu da, gertatzen ari da, Qatarko futbol txapelketan bertan. Arbitroek zelaitik kanpora ditzaketen beldur, ortzadarreko koloreak besokoan eramateari uko egin diote zenbait selekziotako kapitainek azken unean (Herbehereetakoak, Ingalaterrakoak, Galesekoak...); Frantziakoak duela egun batzuk iragarri zuen ez zuela jantziko, tokian tokiko ohiturekiko begirunearen aitzakiaz.

Herrialde arabiarra Munduko Futbol Txapelketaren bidez, negozioaz gain, buru-garbiketa egiten saiatzen ari da. Jokaldia jarraitu du FIFAk, alaiki, eta baita futbolaren inguruko bestelako erakundeek eta enpresek ere erreparo planta handiagoaz. Hipokrisia handiaz ere: ortzadarra besoan, betiere zigorrik ekarri ezean eta goi mailako futbolariek armairuan jarraituz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.