Angel Erro.
JIRA

Leiho irekia

2018ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Gertu dugu bortizkeria matxistaren azken kasua (azkenetakoa). Iruñeko kale nagusian daude aztarnak oraindik, suaren beltzez kedarturiko pareta baten leiho irekian. Laguntza eske bezala irekia. Leiho irekien sinbologia erraza darabil Pedro Sanchezek bere telebistako agerraldi ofizial guztietan. Garbitzera eta gauzak aldatzera, haizeberritzera datorrelako mezua eman nahi nabarmenegian, kanpoan den hotzari ez ikusia eginez. Lastima irudian ia guztia gelditzea, estetikan, sinboloan. Eskuinari kontra leihoakirekiz egin behar zaio, baina ez soilik argazkitarako.

Leiho bat irekitzeko bidea eskaintzen ari da Skolae hezkuntza programa. Batzuek nola erreakzionatu duten, berez, frogatu beharko liguke zein premiazkoa den, neska eta mutilen arteko berdintasun errealaren baloreetan heziko balira. Iruñean, oraindik ikusgai eta salatari, matxismoaren suak belztutako leiho ireki bat, garrasi fisiko bat, dagoen honetan, gogoratu behar dugu beti esandakoa: honen konponbidea nonbait egotekotan, arazoa sustraitik, lehen hezkuntzatik bertatik, gudukatu behar dugula. Lelo ederra. Argazkirako edergarri. Baina horretarako armez ere hornitu behar da. Skolae da bat. Kontra agertu direnek ez dezatela leihoak irekitzea eragotz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.