Angel Erro.
JIRA

Wikipedia (I)

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
Inbidia diet, baina benetan ez dakit inbidia diedan, haiei buruzko biografia bat idatzi ahal duten horiei, edo beren buruarena idatzi ahal dutenei. Horrela esan zuen Fernando Pessoak, edo Bernardo Soaresek, bere Desoseguaren Liburuan. Guztiz ados nago. Hainbeste, aipu hori erabili baitut, portugesez, Twitterrek norberaren biografia idazteko uzten duen tartean. Baina jakin badakit, edo susmatu badasusmat, egon badagoela Wikipedian bere buruaren biografia osatu duenik. Inoiz nirearen mehea loditzeko tentazioari eutsi diot (bertan oraindik dut Volgako Batelariak blogeko partaide aktiboa izateko ohorea), Pessoaren inbidia izanen zen kaka-nahaste luzearekin. Azkenean sartu eta liburu bakarra gehitu nion nire bibliografiari. Lotsaz diot.

Beste hizkuntzaren batera itzulita ikustearen aukerak ameskeria ere izateari utzi dio jakin dudanean zer gertatu den Joseba Agirreazkuenaga historiagilearen gaztelaniazko Wikipediaren orrialdearekin, Kepa Sarasolak kontatu duenez. Berak erdaratu, gaztelaniazko Wikipediara igo, eta horrek ezabatu du, «inportantea» ez izateagatik. Xabier Mendigurenek ederki adierazi duenez, «Ezjakintasun harroa, ekuanimitatez akademikoz jantziko duten inperialismo zanpatzailea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.