Angel Erro.
JIRA

Isolatzeaz

2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Ez dut nik aholku edo irakasgai txatxurik emanen isolamenduaz, ez naiz aditua, eta, gainera, horren inguruko doktoreak baditu Euskal Herri santuak, bakartzearen subjektu paziente eta eragile moduan pilatutako eskarmentutik, zuri erantzuten jakinen dutenak. Lurralde isolatzeaz arituko naiz; Madrilgoaz, hain zuzen.

Kontu honen hasieran askok eskatu zuten Madril, dela hiria dela erkidegoa, ixteko. Ez zen egin, birusek mugarik ez zutela esanda. Atzo Fernando Simon kudeatzailea entzun genuen Txina eta Europaren arteko aldeaz mintzo, zergatik ezin den hemen han bezala. Wuhan eskualdea itxita (60 milioi lagun, herrialde osoaren %4), inguruko eskualdeak zituzten hornitzeko. Europan ezin. Horregatik, ez omen dugu jarduera ekonomiko guztia eteterik, ez dugulako kanpotik nork lagunduko. Arrazoibidean ahaztu zaio, Madril itxi balute, beste erkidegoetatik jaso zezakeela orain ezinezkoa den laguntza hori. Baina erabaki politikoa guztientzako kafesne ospetsuaren baliokidea izan da.

Aspaldidanik abisatu dute Madril, dela hiria dela erkidegoa, guztia hortik pasarazteko indar grabitatorio gero eta handiagoarekin, Espainiaren ekonomia osoarentzat zeinen kaltegarria suerta daitekeen. Frogak begien aurrean ere, ez dute ikusi nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.