Angel Erro.
JIRA

Txalotzeaz

2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Egonen da egunero arratsaldeko zortzietan etxeko leiho edo balkoira aterako denik osasun langileei txalo jotzeko. Egonen da zehazki zertara ateratzen den jakin ez, baina itxialdiaren astuna arintzeagatik egiten duenik. Egonen da auzolotsak jotakorik. Egonen da telebistako bolumena igoko duenik. Egonen da, aldartea nola duen, hala eginen duenik. Egonen da hasieran txalotzera atera bai, baina poliziek eta militarrek omenaldira bat egin zutenetik, auskalo zer asmorekin, osasun langileei esker ona erakutsi ala txaloetatik portzentaje bat haien harrokeriara (egunotan ongi puztutakora) desbideratzeko edo, txalorik egiten ez duenik, edo gogo erresalbu horrekin egiten duenik txalo: haiei ez. Egonen da kalera ematen ez duen leihorik gabeko etxe zulo batean bizi denik. Egonen da komunitate baten ebidentzia ozenaren aurrean edo telebistan entzundako datu eta beldur pilaketaren ondoren hunkitu eta, txaloekin bat, begiak bustitzen dituenik. Egonen da egunean diziplina bat edukitzeagatik txalotzera ateratzen denik. Egonen da arratsero txalotzera atera, baina osasun murrizketak ahalbidetu dituzten alderdiei botoa lasai emanen diena. Egonen da eguzki orduek aurrera nola egiten duten egiaztatzeko ere ateratzen denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.