Angel Erro.
JIRA

Mina

2020ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Mina kantari italiarrak joan den astean 80 urte bete zituen, martxoaren 25ean, hain zuzen. Ez omen da etxetik ateratzen (edo, behintzat, ez da jendaurrean agertzen) 1978tik, nonbaiten leitu dudanez (banekien, diskoak, urtero bat gutxi gorabera, ateratzen jarraitu arren, mundutik aski desagertua zegoela, ma non tanto). Izan ere, itxialdiaren aldeko meme bilakatu omen dute Italian: «Mina ez da 1978ko abuztuaren 23tik etxetik ateratzen. Mina azkarra da. Izan zaitez Mina bezalakoa!». Data horretan eman zuen, Bussolan, zuzeneko azken kontzertua. Grande grande grande kantatu, eta despeditu zen, inork susmatzen ez zuenez, betiko, esanez: «Joan zaitezte pikutara!». Desagertzearen teoriak ez datoz bat. Hortik aurrera, paparazziek lortutako argazki klandestino gutxi batzuk eta 2001ean estudioan grabatutako disko baten irudiak kenduta, diskoen azaletako ilustrazio miresgarrien bidez komunikatzen da kanpokookin. Ni ez naiz jarraitzaile sutsua izan, erraz izan nintekeen arren. Aurreko ia guztia atzo ikasi nuen. Txunditu nau nire mundualdiko urte berdinak eman dituelako Minak konfinatuta, 78koa naizelako ni.

Gaurko zutabe honek ez dauka ondoriorik, ez doa inora. Hau guztia kontatu nahi nizuen, besterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.