Angel Erro.
JIRA

Balkonerria

2020ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Aberri Egunerako, etxeko balkoi edo leihoan ikurrina edo/eta nafar bandera zintzilikatzeko deia zabaldu dute. Neure buruari galdetu diot noraino izanen den ohikoa etxean bandera bat, zure herrialdekoa edo beste edozein, edukitzea; populazioaren zer portzentajek ez duen etxean ikurrinik. Haiek ekoitzi eta saltzea funtsezko zerbitzutzat joko dute? Dendetan izanen dituzte? Edo maskaren moduko eskasia dago? Ez du inork aho-estalki ikurrindunak merkaturatzea pentsatu? Garaiz iritsiko ziren?

Lagun batek bisitatzen dituen herri guztietako bandera erosi ohi du. Euskalduna da, baina ez dakit hemengorik ere baduen. Nik uste nuen etxean ez nuela bandera bakar bat ere (eta harrotasun arraro bat sentitzen hasia nintzen), baina bikotekideak gezurtatu dit: gay bandera badugu (orain harrotasun arruntagoa dut sentitzen). «Jarriko dugu?», galdetu dit. «Hobe ez, kontrakarrean paratzen ditugula irudi lezake». «Bestela, Mikel Laboaren Txoria txori abestera atera gaitezke, hori ere badago deialdi berean edo antzeko beste batean». «Eta Esnekiak gogoko ditut abestuko bagenu guk, Yogurinha Borovarena?» «Baina ez duzu esan ez kontrajartzeko...?».

Bihar Eroskin begiratuko dut ikurrinik saltzen duten, badaezpada, esnekien sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.