Angel Erro.
JIRA

Irakasteaz

2020ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Gutxitan izan diot irakasle jendeari inbidia (laburki probatu nuelako), baina jakin badakit haiek omen daukaten pagotxa topikoa dela aspaldidanik. Itxialdia hasi eta aurrez aurreko eskolak bertan behera gelditu zirenean, egon zen alfertzat jo zituenak. Haien bizkar gelditu zen online-ko eskolak antolatzeko baino inprobisatzeko ardura, nahiz eta horretarako prestatuta ez egon. Ikasleen arteko alde sozioekonomikoak, ahal den neurrian, berdintzeko ikastetxeak duen betebeharra bertan behera geldituta, irakasle askok eskuak lotuta izan dituzte.

Adiskide ditudan irakasleek kontatu didate zeinen gogorrak diren, zeinen akigarriak, online-ko eskolak. Sinetsi ditut, ez zuten niri zertan gezurrik sakatu. Urte sabatikoan den beste lagun batek ere kontatu dit, aurtengo programatuta zuen aisialdia bertan behera gelditu eta etxean itxita egon behar badu ere, zeinen eskertuta dagoen berrogeialdiak ez duelako lanean harrapatu, prestatu eta eman beharko lituzkeen eskolak irudikatuta edo bete beharko lukeen kudeaketa burokratikoak izututa.

Horri gehitu beharko zaio ebaluaketarako zehaztu dituzten neurriak, gremiokoa izan gabe, berez irakasleek normalean egiten duten lan seriotasunarekiko mesfidaberak iruditu zaizkidanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.