Angel Erro.
JIRA

Osasun pasaportea

2020ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Osasun kontuetan bisionarioa izaten ari omen den mediku baten elkarrizketa entzun dut New York Times-eko podcast batean, hasieran entzun praktika egiteko ingelesez, gaurko zutabe hau idazten lagunduko zidala inolaz susmatu gabe. Oro har, zientzia fikziozko narrazioa entzuten ariko banintz bezala hartu nuen. Horren antza zuen neurri batean. Ez guztiz sinestu hark iragarritakoa. Egiantzekotasunaren langa oso jaitsi behar izan dugu egunotan. Koronabirusaren aurreko faseen inguruko iragarpenekin asmatu izanaren ospea ongi irabazia zuela pentsatzen hasi naiz orain, sinesgogor entzun nizkion kontu ustez fantasiatsuak benetan gertatzetik gero eta hurbilago ikusita.

Jendea immuneak direnen eta ez direnenartean banatzen hasiko zen. Lehenek baino ez zuten mugikortasuna bermatuta. Horrek lan egiteko aukera osoa ere ekarriko zien eta, beraz, klase berri bat ezarriko zuen. Pandemia luzerako denez (Merkelek berak abisatu berri du hasieran baino ez gaudela oraindik), egonen zen bere burua infektatzea erabakiko zuenik, lehiakortasuna ez galtzeko, horrek hiltzeko aukera ekarri arren.

Hasi da nonbait. Hegazkin konpainiak osasun pasaportea, norberaren egoera birologikoarekin, sortzea eskatzen ari dira. Ikusiko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.