Angel Erro.
JIRA

Zirrara batek

2020ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Zirrara batek bizkarrezur osoa inarrosten dit goitik behera, genero bortizkeriaren kasuak egunotan zenbat igo diren entzutean. Zaila da irudikatzea zer infernu, bikoiztuta, hirukoiztuta, lau hormek 24 orduz mugatuta, pasatu behar izan duten azken 50 egunetan hainbat emakumek. Oraindik gogoan dut hasierako prentsaurreko horietako batean bozeramaile militar bat genero indarkeriaren kasuen gorakada zalantzan jartzen («Detektatzen ari gara pertsona batzuk sare sozialen bidez asaldatu nahian dabiltzala, genero edo etxeko indarkeriari dagozkion delituen kopuruan gertatutako ustezko gorakada dagoela esanez»). Burokrata estu batek baino ezin du ulertu salaketa gutxiago egoteak, halako egoera batean, ez zuela ezer esan nahi, ezin zuela ezer esan nahi, zirkunstantziak aintzat hartuta, ia kontrakoa baizik. Nafarroan 127 izan dira genero indarkeriaren kasuak konfinamendua hasi zenetik hona, iazko datuekin alderatuta ia %50eko gorakada. Hori, kontuan hartuta ohi baino konplikatuagoa izan daitekeela orain horrelako salaketak egitea, beste inora joateko beldurrak edo ezinak hartu gaituenean denok.

Zirrara batek jotzen nau emakume horiengan pentsatuta, zeinentzat etxea ez den egunotan, gehiengoontzat bezala, babestoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.