Angel Erro.
JIRA

Oinaztura mendetsua

2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Josu Goikoetxeak, gaia jartzera ohituta, galdera ekarri zuen joan den larunbatean sare sozial batean: «Nola esango zenuke euskaraz árbol centenario, arbre centenaire, centenarian tree?». Erantzun azkarra eman dio Zigor Etxanizek toki berean: «Ehun urteko arbola». «Zuhaitz zaharra», Xabier Azkuek. «Ehundaka urteko edo ehun urtetik gorako zuhaitza», Nagore Salaberriak. Erantzun onena izengabeko norbaitek eman dio galdegileari: «zuhaitz mendetsua».

Berehala erabili ahal izan genuen, hurrengo egunean halako bat, haritz mendetsu bat, abaildu zelako Altsasuko San Pedro zelaian, antza denez, hainbat egunez barnetik sutan egon ondoren. Erori baino sei egun lehenago ekaitza egon zen eta, leitu dudanez, rayo latente bat izan daiteke erruduna.

Antonio Machadoren olerki ezagun batean ere tximistak jotako zuhaitz, kasu horretan zumar, mendetsu bat agertzen da. Nik Altsasukoari poema bat idatzi beharko banio, tximista latentearen irudia sartuko nuke. Beharbada, gaurkotasun politikoko zutabe bat (hau ez, beste bat) idatzi beharko nuke orobat sartuko nuke metafora gisa:

Tximista edo, Santi Leonék (ongi itzuli eztabaida xoxo hauetara!) nahiago bezala, oinaztura latente edo, beharbada, sorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.