Angel Erro.
JIRA

Talde immunitatea

2020ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Munduko hirugarren gizon dirudunena den Warren Buffettek esana du: «Egon badago klaseen arteko gerra bat, eta gu, aberatsok, irabazten ari gara». Izan ere, aberatsek izaten dute klase kontzientzia garatuena. Dirudunen artean ez ohi dago desklaseturik, nondik datorren eta berez zer daukan ahanzten duenik, batzuetan jendaurrean (beste klase bateko jendearen aurrean, esan nahi baita) ahantzarazi nahiko badu ere, nekearen eta merituaren domina paparrean janzteko, berez neke eta meritu gehiena beste norbaitena den arren.

Ezaugarri horiez eta beste batzuez gain, egunotan egiaztatu edo, hobeto esan, gogoratu ahal izan dugu talde immunitatea ere izaten dutela, modako termino bat erabiltzearren. Espainiako kale garestienetako batera atera daitezke iskanbilan, alarma egoeraren arauak nabarmen hautsita, eta ez zaie ezer pasatuko, poliziak ez ditu egurtuko, ikusi dugunez beste toki batzuetan, barride txiroagoetan, aritu diren suhartasun bokazionalaz (bitxia da polizia jendearena, berez pobreen auzoan bizi izaten dira soldata apal batekin, baina identifikatu hauekin egiten direla ematen du), ez dute egunkariek zona gatazkatsutzat joko, ez dute, Sevillako 3000 Viviendasetan bezala, auzoa itxiko suebaki moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.