Angel Erro.
JIRA

Arriskuak

2020ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Atzelaria izateagatik jipoituko nauten eguna gero eta hurbilagoa dakusat», esan dit lagun batek. Adierazpena etsigarria da, areago aintzat hartuta ni baino gazteagoa dela laguna. Mundua nola doan ikusita, ez dut kontra egiteko adorerik izan. Neure baitara begiratu diot noraino ez dudan nik izu hori barneratuta, nire eguneroko jarrera eta ardurazko neurrietan onartuta. Polonian eta Hungarian eginen ez nituzkeen gauza berberak ez ohi ditut egiten hiriko ingurune batzuetatik kanpo. Belaunaldi kontua ere izanen da, logikoa da atzerakada gazteagoek nabarmenago antzematea.

Konparazioa zilegi den heineraino, aurrekoaz oroitu naiz AEBetan (urteetan, mendeetan luzatzen ari den normalizazioa iritsi gabean) pertsona beltzek egunerokoan beren gain hartzen duten arrisku kuotaz, haren oroigarria den hilketa berria gertatu denean. Bideo batean ikusi ahal izan dugu polizia zuri batek gizon beltz bat, belauna lepoan, nola hil duen. Sarean agertu den beste irudi batek ere zirrara eragin dit: etxebizitza baten aurrean guraso batek kartel bat jarri du ohartaraziz bere semea autista dela (ez ditu aginduak ulertzen), eta baita beltza ere! Erraz irudika dezakegu amaren, arraza oso baten, izua. Eta zenbat belaunaldi pasatu dira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.