Angel Erro.
JIRA

Ayn

2020ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Reuters agentziak zabaldutako notiziak bere horretan eman izanak paradoxa ederra eskaintzen zuen nortaz ari zen zekienarentzat: «Ayn Rand Institutuak hartu du pandemiak eragindako krisia gainditzeko estatuari diru laguntza eskatzeko deliberoa». Ayn Rand nor izan zen lehenagotik ezagutzen ez duenak jakin dezala euskarazko Wikipediak modu honetara laburbiltzen duela haren ideologia: «Randek berekoikeria arrazionala, indibidualismoa eta laissez faire kapitalismoa defendatu zituen [...], bizitzea ahalbidetzen duen sistema ekonomiko bakarra dela argudiatuz. Horregatik, sozialismoa, altruismoa eta erlijioa guztiz arbuiatzen zituen». Halere, ez zen (horrelakoetan beti gertatu ohi denez) eskuinekotzat definitzen, muturreko liberal moduan baizik. Hortik diru laguntzetara jo behar izateak sortzen duen goiko paradoxa, areago jarrera haren eredutzat (batez ere Estatu Batuetan, non ia sekta bateko kideak baitira haren jarraitzaileak eta non Randen liburuek gorakada izan duten azken urteetan). Dena den, kontraesana kontraesan, nork esan dezake zinez harritu dela? Ohituta gaude horrelako jokaeretara. Zenbat eta zenbat ez diren ultraliberal (edo are randistak ere) oparoaldian eta keynesiar sasi-sozialistak zorigaitzean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.