Angel Erro.
JIRA

Askakeria

2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Halako patroi bat nagusitzen ari delakoan nago. Askakeria dei genezakeenarena. Reyes Maroto Espainiako ministroak ere esku hartu du beste ministro baten adierazpenek piztu duten polemikan. Kontsumo ministroak esan du haragi gutxiago jatea komeniko zela, osasun eta jasangarritasunaren onerako. Gobernu bereko beste alderdiko kideek, presidentearengandik hasita, aholkuaz trufatzeari ekin diote. Ez nuen honetaz idatzi behar, baina goian aipatu Maroto ministroak nire pazientziak gainezka egiteko falta zen tanta bota du esanez «nekatuta gaude, ez diezagutela esan zer egin behar dugun». Halakorik ministro batek, aginduak emateaz, arautzeaz, kontrolatzeaz arduratzen den batek, esatea ere.

Badirudi alderdi sozialistak ere apuntatu nahi duela eskuinari hain ongi joan zaion askakeriaren aldeko kanpainara. Datozen hauteskundeei begira edo. Jendeak ez omen du errietarik nahi, bakean uztea baizik. Ez dira gutxi ezkerrekoon sermoilari jiteaz mintzo direnak. Hor ere zerbait aldatu da. Ez gara garai bateko rollo oneko tipoak. Kutsu autoritarioko festa zapuztaileak baizik. Hiritarrak, gainera, nagusitxoak dira eta libre utzi behar zaie. Libre edo. Gaurko (eta gutxi batzuen) askatasunak zer dakarren kezkatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.