Angel Erro.
JIRA

Euskal ordaina

2021eko irailaren 10a
00:00
Entzun
Neure buruari galdetzen diot Solsonako elizbarrutiaren euskal baliokidea zein izanen litzatekeen: Tuterakoa? Jakakoa? Egunotan sarri aipatzen ari da Kataluniako elizbarruti hura, mundu gehienak dagoeneko entzunen zuen kasu bitxiaren harira. Eta azken urteetan Katalunian gertatutakoa eta hemengo gertakari oraingo eta iraganekoak konparatzeko modak hartaratuta, ezin dut burutik kendu zein izanen litzatekeen Solsonako elizbarrutiaren euskal baliokidea eta, jakina, nor Solsonako gotzainaren ordaina euskal apezpikuen artean.

Lehen begiratuan nekeza da haietako bat kargua utzi eta exortzismoetan aditutako idazle erotiko-sataniko batekin alde eginda irudikatzea. Baina batek daki. Nik behin Iruñekoa zigarro bat ezkutuan erretzen ikusi nuen, inor begira ez zuela uste zuenean. Sorpresa gehien eraginen luke Donostiakoak eginen balu. Baina beharbada hor dago gakoa. Xavier Novellek horrelakorik eginen lukeela ere ez zuen inork uste. Integrista katolikoaren fama bazuen, ongi irabazia, homosexualak sendatzeko eta onbidean paratzeko terapia-ikastaroak babesten zituen, Vatikanoak berak gaitzetsi arren. Eta badakizue zer beste apezpikuak babestu dituen eta parte hartu duen horrelako mintegi sendatzaileetan? Bai, horrexek!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.