Angel Erro.
JIRA

Asmaketan

2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Iruñeko alkateak hauteskundeetara aurkeztuko ez zela iragarri du nafar eskuinekoek gehien irakurtzen duten egunkariak. Batek ez daki zer pentsa. Presionatzeko asmoz atera ote duten ala oker. Zeren hurrengo egunean Maia alkateak oraindik erabakirik hartua ez zuela adierazi dute. Horregatik, zer ondorio atera? Juan Kruz Lakastak esan bezala, Borgen forala sutan dago.

Nik ez dut iragarle ontzat neure burua: pentsa, 2023ko binakako pilota txapelketaren partiduetako bat Madrilgo Beti-Jai frontoi zaharberritu berri eta oraindik (ber)inauguratu gabean eginen dutela ausaz bota, eta nork eta Euzkitze eta Idoate pilota adituek gezurtatu didate.

Beraz, ez naiz egunean bigarrenez hanka sartzera ausartuko, Iruñeko alkatetzan zer gertatuko den, zer ez den gertatuko, espekulatzen hasita. Batek daki. «Veremos qué vota la siempre peculiar Pamplona», idatzi du Jorge Nagore beti zorrotzak. Zer bozkatzen duen eta gero horri nork zer buelta ematen dion ere.

Dena delako alkate berriari gauza bakarra galdetuko nioke: zer egin behar duen Nafarroako bandera erraldoiarekin, urratu eta konpontzea 1.000 euro eta berriz goititzea 170 euro balio duen horrekin? Banderak egunero igo eta jaitsi behar direla dakien bat eskatzea gehiegizkoa da?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.