Angel Erro.
JIRA

Jainkotxoak

2018ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Kartetan irudikatzen ditut. Aurrez aurre. Bakoitza lehiakideari begi bazterraz so. Nafarroak jainkotegia baldin badu, erresumaren patua, orain erkidegoarena, ikuskatu duena, nik jainkotxo irudikatzen ditut. Edo deabru. Eta haietako bana, aukeran, baina bi. Kartetan jokatzen. Xake bergmandarra gehiegizkoa litzateke. Partida beti agonikoa. Beti erabakigarria. Azken eskualdiek entretenituko lukete edonor.

Jainko edo deabrutxoren batek irribarre erdia marraztu du Podemos - Ahal Dugu koalizioaren barruko tirabirak ikusita; horrek datorren urteko batuketa berdina galaraziko duelakoan. Besteak atzamarrekin kalkuluak egiten ditu Ciudadanosek ordezkaritza lortuz gero, horrek zer ekarriko lukeen; joan den jokaldian kanpo gelditzea funtsezkoa izan baitzen. Besteak hordago jo du euskararen kontra, Skolae hezkuntza programa aurrerakoiaren kontra, ia edozeren kontra. Kalkuluekin jarraitzen du besteak, beldurti: Vox alderdiak botoak kentzen ahal dizkio eskuinari; lehia handia sor daiteke; hautesleria sakabanatuta. Inori aitortuko ez badio ere, poz-pozik dago Altsasun Vox batu zaiolako Ciudadanosen ekimen patrioteroari. Nahiago luke ez baletoz. Baina datozela, elkarrekin. Orain falta zaio poker aurpegiak huts ez egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.