Angel Erro.
JIRA

Iritzi politikoa

2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza sailburuak adierazi omen du ez duela «iritzi politikorik» Iruñeko Udala haur eskoletan aurrera eramaten ari den hizkuntz aldaketaz, euskarazko eskaintza %70 murriztekoaz (dagoeneko eskas den eskaintza eskasago bilakatuta).

Bitxia da iritzi politikoa-ren esapidea. Aditzera emanen luke bestelako iritzia, politikoaz landa, izan baduela, esaterako, iritzi pertsonala. Eta bereizi egiten baditu, biak ezberdinak direlako seinale. Bestela, ez luke zertan. Izan ere, politikariak ahalegindu ohi dira ezkutatzen politikari rolaren barruan eta hortik kanpo iritzi ezberdinak dituztela. Iritzi politikoak bereak balira bezala pasarazten dute eginbeharretako bat, askotan apoak irentsita ere.

Gimenok ez badu iritzi politikorik adierazi nahi, pentsa dezaket horrek Iruñeko Udalaren jokaera gaitzestera eraman beharko lukeelako dela, berak parte hartzen duen gobernuaren hatsarreen kontra doalako-edo. Ez du iritzi politikorik eman nahi, bere iritzi pertsonalaren kontra jo beharko lukeelako? Baliteke pertsonalki poz-pozik egotea Navarra Sumaren hizkuntz politikarekin. Politikoki ezin du hori adierazi, ez baitira dagoeneko (berak nahiago bezala) sozioak. Hau da nire iritzi politikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.