Angel Erro.
JIRA

Parler

2021eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Itxi diote Twitterreko kontua Donald Trumpi behin betiko eta munduko faxistak Parler delako plataforma batera aldatzen hasi dira. Seriotan ari da jende hau. Benetan hasi omen dira AEBetako demokratak ere, bigarren impeachment batekin. Nik bere horretan utziko nituzke kontuak, momentuz. Trumpek jendetza hitz erdika baino ez zuen mobilizatu, peaceful hitza beti aipatuta. Gainera, beharbada ez da hain erraza 17 senatari errepublikano mugiaraztea orain arte izan duten liderraren aurka. Gehienek zain egotea hobetsiko dute, nagusia traizionatu bai, baina galtzeko deus ez dutenean. Nork daki nola ikusiko duen errepublikanoen boto emaileak Trumpen kontrako neurri presazko eta ohiz kanpoko hau? Baliteke orain isilean eta aldaketa onartzen hasi diren moderatuak aztoratzea. Bestetik demokratek ere badute zer galdu asko. Presidentetza eskuratzekotan daudenean fokua kenduko lioke Bideni eta Trumpi emanen. Zer gehiago nahi (edo behar du) hark? Impeachment prozesuak huts egitekotan, 2024rako tranpolintzat erabil lezake. Berdin epaiketa bat. Errepublikanoak krisian mantentzea tentagarria izan daitekeen arren.

Susmatzen dut guztia kantzelazio mediatiko batera mugatuko dela, Parler delakoak zer esana ematen ez duen bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.