Angel Erro.
JIRA

Ikasgai zaila

2021eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Norberak eskatzen duen horrek erantzukizun bat ekartzen du berarekin. Hori hala da beti, eta politikan ere, horretara ohituta ez gauden arren, hala beharko luke, sistema demokratikoa higatzea ez badugu nahi. Hori esaten dut, tarteka irudipena dudalako, adibidez, Mikel Zabalzaren heriotza argitzeko eskatzen duten batzuk ez direla guztiz jabetzen eskaera horrek zera ekartzen duela, zera ekarri beharko lukeela, koherentzia eta etika minimoari jarraikiz, argitu gabe dauden bestelako hilketak ere argitzea eskatu beharra.

Modu berean, Mikel Zabalzaren heriotza ez argitzearen aldeko botoa eman dutenek jakin behar dute (Nafarroako Parlamentuan balio duenak ez du Madrilgoan balio; ez bakarrik PP edo Vox, PSOE ere fiskaltzak Zabalzaren heriotza berriz ikertzearen aurka agertu da Kongresuan, Iruñean aurkeztu eta onartutako eskaera berberaren aurka) beren boto horrek moralki ezgai bihurtzen dituela argitu gabeko beste hilketa batzuen aldeko ikerketa eta kondenak eskatzeko.

Zaila da, denok aurkitzen dugu nork bere burua desenkusatzeko argudio lasaigarria, baina bide bakarra du baketze iraunkorrak: itzalik gabeko memoria, guztizko erreparazioa. Memoria historikoa ez da ikasgai erraza. Eta, ematekotan, osoki behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.