Angel Erro.
JIRA

Mesias edo

2021eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Gain behera omen doa, leitu dudanez, Joe Bidenen populartasuna (gauza hori; hauteskunde etorkizunaren baliokidetzat har daitekeena) AEBetako presidente bihurtu eta urtebetera. Horrek, notizia horrek, esan nahi du hemendik hiru urtetarako kanpainari begira jarriko gaituztela hedabideek. Dagoeneko horretan hasi dira (bueno, berez, ez dakit honetaz hitz egiteari utzi dioten inoiz, azken urtean ere), Bidenen eta Trumpen arteko hurrengo lehiaz.

Zertaz mintzatu eman du Texasen egin den elkarretaratze bitxi batek ere. QAnon izenpean biltzen diren konspiranoikoak bildu dira John F. Kennedy juniorra heriotzatik (edo bere heriotza simulatutik) itzultzearen zain, zertarako eta John-John Kennedyk Trumpekin bikote egiteko 2024ko hauteskundeetarako, revenant batek zer egiteko hoberik ez balu bezala.

Zoramena dela onartuta ere, interesgarria iruditzen zait iraganeko pertsonaia karismatikoengan gure obsesioa eta ideologia nola proiektatzen ditugun erakusten duelako, Kennedytar bat errepublikanoen zerrendetan irudikatzeraino. Guk ere ez dugu, neurri etxekoago eta ez hain xelebre batean, gauza bera egiten geure mito hilekin? Edonola, beharrik ez direla dauden tokitik itzuliko, geure burua gezurtatuta ikusiko baikenuen gehienetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.