Angel Erro.
JIRA

Artzapezpikua euskaraz

2022ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Gizon gautiarren klubetara doazenak infernura joanen direla edo horrelako zerbait eta are gordinagoak esan zituen apezpikua Frantzisko bere nagusiak «modu fulminantean» kargugabetu duela leitu dut. Elizaren hizkuntzan jubilazio adinera iritsi dela esan nahi du horrek, ohikoena epea luzatzea izaten baita. Segituan Iruñeko artzapezpikuak zenbat urte dituen bilatu dut, ez Erromatik fulmina dezaten gogo berezirik dudalako, jakin-min hutsez baizik. Jubilazio adin kanonikoa gainditu du, zeina 75 urtekoa baita. Luzapenean dago, beraz, ordezkoa izenda dezaten zain. Egun horretan, goiz izan ala berandu, Iruñeko gotzainburu aukeratzen dutenengan ohiturazkoa bihurtu den hitzematea ere iritsiko da: euskara ikasteko asmoa. Hala entzun diegu Francisco Perezi eta lehenago Fernando Sebastiani. Berez, susmoa dut Elizaren hizkuntzan euskara ikasteak euskaraz meza eman ahal izatea esan nahi duela. Baina, tira, bada zerbait.

Horretan pentsatu dut Nafarroako Gobernuaren Kultura Sailaren Twitter kontuak presidentearen bideo bat euskaraz zabaldu duela ikusi dudanean. Une batez irudikatu dut bideoa ireki eta Txibite, esaldi pare bat, liturgikoak, erkidegoko beste hizkuntzan buruz ikasitakoak, esaten. Baina kale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.