Angel Erro.
JIRA

Bankariarena

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Bertolt Brechten olerki batean bezala, herritar xume batek bankaria zuzendu du. Inork lagundu omen ez dion bankaria bankari handi baten alaba, biloba eta birbiloba da. Arbasoen artean Altamirako haitzulo pinturadunak aurkitu omen zituen gizona ere badauka, Santanderreko jauntxo bat, bere alabarekin silex eta fosilen bila zihoala, deskubrimendu miresgarria egin omen zuena. Berak bakarrik ote? Ez zuen beste inork lehenago deskubritu?

Googlek aurkikuntzaren urteurrena ospatzeko doodle bat sortu du eta hor agertu da heren iloba efemerideaz harro. Harro nondik datorren ere, aita hildakoan, orain zuzentzen duen bankuaren ardura hartu zuen egunean, sekula inork ezer opari eman ez ziola aldarrikatu zuen emakumea. Eta ongi iruditzen zait. Baina oraindik bidezkoagoa eta hunkigarriagoa iruditzen zait (pobreok ahaltsuekin buruz buru aritzeko simulakroa saltzen digun sare sozial batean) Ana Botinen arbasoa baino hamaika urte lehenago haren langile batek, nekazari batek, haitzuloa “deskubritua— zuela gogoratu dion tipoaren harrotasuna, bera omen baita nekazari horren ahaidea.

Agian deus googlegarririk deskubritu ez duten laborari izengabekoen birbiloba eta herenilobon harrotasun brechtarraz bete nau istorio emendatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.