Albistea entzun

JIRA

Batuaz nik ere

Angel Erro -

2018ko urriak 4

Euskara batuaren aldeko adierazpen instituzionala onartu du Nafarroako Parlamentuak, laukoaren aldeko boto eta gainerako alderdien abstentzioarekin, eta are puntu batzuetan kontrako botoarekin ere. Aukeran, nik ez nien euskara batuaren garrantziari buruzko epaia, epai instituzionala, emateko aukera eskainiko. Ez dut uste alderdiek epaitzeko moduko kontua denik. Kontu zientifiko bat da. Eite zientifiko horrek, hizkuntzaren barruko auzia izate horrek, euskaldunoi bakarrik dagokigulako uste gutxi gorabehera orokortuak, ahalbidetu du euskara batua Nafarroan arazo handirik gabe hedatu ahal izatea. Horrexegatik bakarrik nik ez nieke kontra bozkatu duten alderdiei kontra bozkatzeko aukera instituzionala hain erraz oparituko, Nafarroako Parlamentuak adierazpen solemne bat onartu izanaren prezioan bada ere. Ez dut irudikatu nahi beste gehiengo batek bestelako adierazpen bat onartu ahal duenik.

Batuaren inguruko eztabaida, esan dut, euskaldunoi dagokigu. Hori bai, notizia honek plazer hobendunaz imajinarazi dit euskara batuaren naturaltasunik eza salatzen duten euskaldun jatorren eta nafar euskalkien aldeko erdaldun petralen arteko eztabaida telebisatu bat. Horregatik bakarrik merezi izan du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.