JIRA

Arazoen sorburua

Angel Erro -

2018ko urriak 6
Arazoak arazo dira jendeak haiei begi eman aurretik ere, edo orduan bakarrik dira arazotxo? Berkeley filosofoaren modura galdetuta, inor begira ez duen, arreta mediatikoa jasotzen ez duen dramak soinurik ateratzen du basoan? Nora begira geunden gu lehenago? Gaurko tema asko atzeko zarata baino ez ziren atzo. Magian bezala, ongirako zein gaizkirako erabil daiteke jendearen arreta bideratze hori. Esaterako, ongi deritzet, eta uste dut mundu guztiak txalotu beharko lituzkeela, hasiera batean asaldagarria gerta dakigukeen arren, azkenaldia azalera ateratzen ari diren hirietako auto istripu guztien notiziei. Alarma sozial pixka bat pizteari konponbidetik urrunegi dagoen arazo baten gainean. Marcelo Zelaieta etorbidearen azken auto harrapatzea, zentzu horretan, zirraragarria izan da. Gauza bera esan daiteke emakumeen gaineko jazarpena islatzen duten notizia piloarekin. Edo ia eraso homofobo bakoitza zabaltzearekin. Kontzientzia hortik ere lantzen da.

Alde iluna ere badu, halere, horrek, tentuz neurtzekoa. Hedabideek, uste sortzaileek erabaki dezakete, esaterako, immigrazioa (edo, zehazkiago, etorkinen iruzurrak edo bestelako delituak) dela berez den baino kontu zabalduagoa, ia kasuak banan bana aletuz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna